Aurreko bi epigrafeetan bezala, udal gizarte zerbitzuen finantzaketari eta gastuei buruzko datuak hiru ataletan banatu dira: lehenengo atalak 2013an ardura publikoko gizarte zerbitzuen parte diren udal zerbitzuetan egindako gastuari egiten dio erreferentzia; bigarrenak nukleo horretatik kanpoko zerbitzuetara bideratutako gastua jasotzen du; hirugarren atalak, berriz, gizarte zerbitzuetan egindako udal gastu osoaren bilakaera jasotzen du, eta beste erakunde batzuetako gizarte zerbitzuen gastuaren bilakaerarekin lotzen du (Eusko Jaurlaritza eta aldundiak, esaterako) eta euskal udalen gastuaren bilakaerarekin.
1.6.1. Udal gastua erantzukizun publikoko gizarte zerbitzuetan 2013an
2013. urtean, Euskal Autonomia Erkidegoko udalek, guztira, 151 milioi euro bideratu zituzten gizarte zerbitzuen katalogoa osatzen duten zerbitzu, programa eta prestazioak finantzatzeko, Zorroari buruzko Dekretuan eta Gizarte Zerbitzuei buruzko Legean ezarritakoaren arabera. 151 milioiko kopuru horrek gizarte zerbitzuetan egiten den gastu osoaren (publikoa eta pribatua) %12 inguru hartzen du, eta erakunde publikoek zerbitzu horietan egiten duten gastuaren %15 baino gehiago. Hurrengo taulan ikus daitekeen moduan, udal gastuaren ehunekoa gastu osoari dagokionez altuagoa da Araban (ia %20) Bizkaian baino (%16) eta, batez ere Gipuzkoan baino (%12). Nabarmendu beharreko lehenengo elementua, horrenbestez, Gizarte Zerbitzuei buruzko Legeak onartutako programa eta prestazioen finantzaketa eragile gisa udal erakundeek gaur egun (legea onartu eta zortzi urtera) daukaten garrantzia eskasa da.
12. taula
Udal gastua eta gastu osoa Katalogoko gizarte zerbitzuetan, lurralde historikoen arabera (2013)
Araba /Álava |
BIZKAIA |
GIPUZKOA |
GUZTIRA |
|
|
||||
Gastua guztira Katalogoko gizarte zerbitzuetan |
216.752.061 |
624.519.548 |
427.577.276 |
1.268.848.885 |
Gastu pribatua Katalogoko gizarte zerbitzuetan |
43.602.953 |
161.790.170 |
101.150.804 |
306.543.927 |
Gastu publikoa Katalogoko gizarte zerbitzuetan |
173.149.108 |
462.729.378 |
326.426.472 |
962.304.958 |
Udal gastua Katalogoko gizarte zerbitzuetan |
33.867.015 |
76.909.180 |
40.974.972 |
151.751.167 |
Udal gastuaren ehunekoa gastu osoari dagokionez |
15,62 |
12,31 |
9,58 |
11,96 |
Udal gastuaren ehunekoa gastu publikoari dagokionez |
19,6 |
16,6 |
12,6 |
15,8 |
Iturria: Autoreak berak prestatutakoa, Gizarte Zerbitzuen eta Gizarte Ekintzaren Estatistikako datuetan oinarrituz 2013. Estatistika Organo Berezia. Enplegu eta Gizarte Politiken Saila. Eusko Jaurlaritza.
Zorroan adierazitakoen artean udalek ordaindutako gizarte zerbitzuak finantzatzeko gastu publikoaren proportzioari dagokionez lurraldeen artean antzemandako desberdintasunak udalek egiten dituzten esfortzu oso desberdinen ondoriozkoak dira, hau da, biztanle bakoitzeko gastuan neurtutako udal gastuaren ondoriozkoa. Hurrengo taulan ikusten den moduan, Gizarte Zerbitzuen Zorroa osatzen duten programa eta zentroei bideratutako udal gastua biztanleko 2013an 69 eurokoa izan zen Euskal Autonomia Erkidego osoan; Araban, ostera, 105 euroko maila gainditu zuen, Gipuzkoan 57 eta Bizkaian 66.
Gizarte zerbitzuetan biztanleko gastu gisa biztanle bakoitzeko udal gastua aintzat hartuta, gizarte zerbitzuen gastua eta finantzaketa ereduak hiru lurraldeetan zein desberdinak diren ikus daitezke:
-Arabak batez bestekoa baino gehiago gastatzen du aztertutako zerbitzu multzoan (batez bestekoaren %116) eta, batez ere, udal zerbitzuei dagokienez, bertan egiten den gastua batez besteko gastuaren %150 baita.
-Bizkaiak batez bestekoa baino gutxiago gastatzen du gizarte zerbitzuen multzoan eta udal zerbitzuei dagokienez, baina kasu honetan ez da batez bestekotik asko urruntzen (%96).
-Aurkakoa gertatzen da Gipuzkoan: gastu orokorra Euskal Autonomia Erkidegoaren parekoa da (batez bestekoaren %103), baina udal gastua oso txikia da (batez bestekoaren %82); foru esfortzu handiagoa izateari esker, Euskal Autonomia Erkidegoaren multzoari dagokionez gastua orekatu daiteke.
13. taula
Udal gastua Katalogoko gizarte zerbitzuetan, lurralde historikoen arabera (2013) Euroak biztanleko eta oinarria 100
Araba /Álava |
BIZKAIA |
GIPUZKOA |
GUZTIRA |
|
|
||||
Euroak |
||||
Gizarte zerbitzuak: Katalogoa |
674,36 |
540,03 |
599,00 |
578,94 |
Udalak |
105,37 |
66,50 |
57,40 |
69,24 |
Euskal Autonomia ERKIDEGOA = 100 |
||||
Gizarte zerbitzuak: Katalogoa |
116,5 |
93,3 |
103,5 |
100,0 |
Udalak |
152,2 |
96,1 |
82,9 |
100,0 |
Iturria: Autoreak berak prestatutakoa, Gizarte Zerbitzuen eta Gizarte Ekintzaren Estatistikako datuetan oinarrituz 2013. Estatistika Organo Berezia. Enplegu eta Gizarte Politiken Saila. Eusko Jaurlaritza.
2013an gizarte zerbitzuen katalogoa osatzen duten zentro eta zerbitzuei bideratutako gastu osoa eta udal gastua aztertuz gero, posible da gastu hori zein zerbitzura bideratzen den zehaztea. Hurrengo tauletan erantzukizun publikoko gizarte zerbitzuak osatzen dituzten prestazio nagusiak jaso dira, biztanle bakoitzeko gastua lurralde bakoitzeko eta prestazio bakoitzeko bereiziz, prestazio bakoitzak udal gastuan duen garrantzia eta udal finantzaketak aztertutako zentro, programa edo zerbitzu bakoitzaren finantzaketa iturrien multzoan duen garrantzia.
Lehenengo taulan Gizarte zerbitzuen katalogoan udal gastuaren banaketa azaltzen da, lurraldeen arabera. Taulan ikusten denez, partida garrantzitsuenak honetara bideratzen dira: oinarrizko gizarte zerbitzuak (Katalogoan aurreikusitako gizarte zerbitzuetara bideratutako udal gastu osoaren %21,9), egoitza zentroak (%17,8) eta EELZ (%22) eta familia esku-hartzea, “beste familia esku-hartze bat” bezala definitutakoa (%9). Horri dagokionez desberdintasun garrantzitsuak daude hiru lurraldeen artean; adibidez, oinarrizko gizarte zerbitzuen finantzaketak Gipuzkoan duen garrantzia (udal gastu gipuzkoar osoaren %35), Arabako pertsona nagusientzako eguneko zentro eta egoitza zentroek dutena (%28), Araban familia eta gazteriara orientatutako programak (%9,8) edo EELZn udal gastuak lurralde bakoitzean duen garrantziaren sakabanaketarena: udal gastuaren %5 gizarte zerbitzuetan Araban, Bizkaian %33 eta Gipuzkoan %16.
14. taula
Udal gastuaren banaketa hainbat zentro eta programatan lurralde historikoetan (2013)
Araba /Álava |
BIZKAIA |
GIPUZKOA |
GUZTIRA |
|
|
||||
Egitura |
||||
Oinarrizko gizarte zerbitzuak |
14,6 |
17,8 |
35,8 |
21,9 |
Gizarte larrialdietako zerbitzuak |
1,8 |
1,2 |
1,4 |
1,4 |
Zerbitzu tekniko espezializatuak |
10,7 |
2,8 |
1,4 |
4,2 |
Pertsona nagusientzako zentroak eta zerbitzuak |
||||
Tutoritzapeko apartamentuak |
1,8 |
0,0 |
3,3 |
1,3 |
Etxebizitza komunitarioak |
0,0 |
3,2 |
3,7 |
2,6 |
Egoitza zentroak |
28,3 |
13,8 |
16,8 |
17,8 |
Laguntza eguneko zentroak |
6,9 |
1,5 |
0,6 |
2,5 |
Gainerako nagusiak |
1,1 |
0,9 |
0,1 |
0,8 |
Ezgaitasunen bat daukaten pertsonentzako zentroak eta zerbitzuak |
||||
Egoitza zentroak |
1,1 |
0,5 |
0,0 |
0,5 |
Gainerako ezgaitasuna |
0,0 |
0,8 |
0,1 |
0,4 |
Gazte eta familientzako zerbitzuak eta zentroak |
||||
Gazte eta familientzako zerbitzuak eta zentroak |
9,8 |
1,4 |
1,3 |
3,3 |
Bazterketarako zerbitzuak eta zentroak |
||||
Egoitza zentroak eta ostatu zentroak bazterketa eta marjinazio egoeran dauden pertsonentzat |
3,9 |
0,7 |
1,0 |
1,5 |
Gaueko harrera zentroak gizarteratze premiak erantzuteko |
4,7 |
3,6 |
5,2 |
4,3 |
Eguneko zentroak gizarteratze premiak erantzuteko |
1,4 |
0,3 |
0,5 |
0,6 |
Jantoki sozialak |
2,9 |
0,9 |
0,0 |
1,1 |
Gainerako bazterketa |
0,0 |
0,0 |
0,0 |
0,0 |
Programak |
||||
Etxez etxeko laguntza |
5,5 |
33,4 |
15,4 |
22,3 |
Zaintzaileentzako laguntza |
0,7 |
0,4 |
0,0 |
0,4 |
Tratu txarrei arreta emateko zerbitzua eta SATEVI |
0,3 |
0,7 |
0,0 |
0,4 |
Familia mailako beste esku-hartze bat |
3,0 |
11,3 |
9,6 |
9,0 |
Gainerakoa sailkatu gabe |
||||
Gainerakoa sailkatu gabe |
1,5 |
4,8 |
3,6 |
3,8 |
GUZTIRA |
100,0 |
100,0 |
100,0 |
100,0 |
Iturria: Autoreak berak prestatutakoa, Gizarte Zerbitzuen eta Gizarte Ekintzaren Estatistikako datuetan oinarrituz 2013. Estatistika Organo Berezia. Enplegu eta Gizarte Politiken Saila. Eusko Jaurlaritza.
Aurreikuspenei jarraiki, aztertzen ari garen programa eta zerbitzuak lehen zein bigarren mailako arretari dagozkienez, zerbitzu edo prestazio bakoitzari dagozkion finantzaketa guztiaren aldean udalek ordaintzen duten finantzaketa maila aldakorra da. Agerikoa da, nolanahi ere, 14. taulan jasotako datuekin bat etorriz, prestazio kopuru garrantzitsu baten finantzaketa gurutzatuei edo berezkoak ez diren finantzaketei eutsi zaiela:
- Oinarrizko gizarte zerbitzuen kasuan, udal eskumena denez, udal finantzaketa Arabako %70 eta Gipuzkoako %93 artean dago; Bizkaiko kopurua Araba lurraldeko datutik gertuago dago Gipuzkoatik baino.
- Udalek egoitza zentroen gastuaren %5 finantzatzen dute, tutoretzapeko apartamentuen gastuaren %55 eta tutoretzapeko etxebizitzen gastuaren %16,5, betiere adineko pertsonen esparruan. Gipuzkoan udal eskumeneko pertsona nagusien egoitza zentroetan langile asko eta estaldura zabala dagoenez, pentsatzekoa da gastu horren zati handiena Aldundiak finantzatzen duela; izan ere, udalek lurralde horretan egoitza zentroetan egiten den gastuaren %4 baino ez dute hartzen haien gain.
- Udalek ezgaitasunen bat daukaten pertsonentzako programa eta zerbitzuetan duten finantzaketa oso urria da, eta ez da %1era iristen. Aurrerago zehaztuko dugun moduan, datu honek agerian uzten du zenbateraino egin dioten uko euskal udalek, neurri handi batean, zenbait komunitatetan esku hartzeari (esaterako ezgaitasunaren esparruan) eta gaur egun gizarte zerbitzuak behar dituzten pertsonei ematen zaien arreta ez dela behar den arretaren intentsitatearen arabera egituratzen, baizik eta, izatekotan, erabiltzen diren kasuan kasuko zerbitzu eta zentro motak edo pertsonak sailkatzen diren komunitateen arabera.
- Gizarteratzeko gizarte zerbitzuen finantzaketa mailari dagokionez, lurraldeen araberako aldaketak oso handiak dira, eta, oro har, bi eredu aipa daitezke: Araban, udalek (batez ere Gasteizko Udalak) horrelako zerbitzuen gastuaren zati handiena hartzen dute haien gain (%66); beste bi lurraldeetan, ostera, zifra hori %20koa da, eta aldundiek finantzatzen dute programa horien zati handiena. Gauza bera gertatzen da gazteei eta familiei bideratutako zerbitzu eta zentroen esparruan, baina neurri txikiagoan.
- Horrez gain, deigarria da EELZko finantzaketari udalek egiten dioten ekarpena txikia dela (%40) eta lurraldeen arabera desberdina dela (Araban %10, Bizkaian %60 eta Gipuzkoan %25). Familia mailako esku-hartze programei dagokienez, Euskal Autonomia Erkidego mailan udal finantzaketa ia %50ekoa da, baina kasu honetan ere lurraldeen arteko desberdintasunak nabarmenak dira.
15. taula
Udal gastuaren proportzioa zenbait zentro eta programatan lurralde historikoen arabera, gastu publiko eta pribatu osoarekin erkatuta (2013)
Araba /Álava |
BIZKAIA |
GIPUZKOA |
GUZTIRA |
|
|
||||
Egitura |
||||
Oinarrizko gizarte zerbitzuak |
70,1 |
72,5 |
93,5 |
80,0 |
Gizarte larrialdietako zerbitzuak |
90,4 |
100,0 |
55,8 |
80,4 |
Zerbitzu tekniko espezializatuak |
27,4 |
9,9 |
6,6 |
14,5 |
Pertsona nagusientzako zentroak eta zerbitzuak |
||||
Tutoretzapeko apartamentuak |
61,5 |
0,0 |
54,8 |
55,8 |
Etxebizitza komunitarioak |
0,0 |
18,2 |
45,9 |
16,9 |
Egoitza zentroak |
11,7 |
4,3 |
4,2 |
5,5 |
Laguntza eguneko zentroak |
20,9 |
5,7 |
1,0 |
6,8 |
Gainerako nagusiak |
32,5 |
67,7 |
74,9 |
50,3 |
Ezgaitasunen bat daukaten pertsonentzako zentroak eta zerbitzuak |
||||
Egoitza zentroak |
2,0 |
0,8 |
0,0 |
0,8 |
Gainerako ezgaitasuna |
0,0 |
1,4 |
0,1 |
0,7 |
Gazte eta familientzako zerbitzuak eta zentroak |
||||
Gazte eta familientzako zerbitzuak eta zentroak |
26,0 |
3,3 |
1,9 |
6,6 |
Bazterketarako zerbitzuak eta zentroak |
||||
Egoitza zentroak eta ostatu zentroak bazterketa eta marjinazio egoeran dauden pertsonentzat |
43,0 |
4,7 |
4,3 |
9,4 |
Gaueko harrera zentroak gizarteratze premiak erantzuteko |
98,5 |
81,7 |
82,1 |
85,4 |
Eguneko zentroak gizarteratze premiak erantzuteko |
61,3 |
4,0 |
13,1 |
11,8 |
Jantoki sozialak |
86,7 |
59,9 |
0,0 |
73,2 |
Programak |
||||
Etxez etxeko laguntza |
10,5 |
60,6 |
25,3 |
39,8 |
Zaintzaileentzako laguntza |
70,7 |
25,2 |
0,0 |
31,9 |
Tratu txarrei arreta emateko zerbitzua eta SATEVI |
11,1 |
17,9 |
0,0 |
13,3 |
Familia mailako beste esku-hartze bat |
19,0 |
62,5 |
40,0 |
46,9 |
Iturria: Autoreak berak prestatutakoa, Gizarte Zerbitzuen eta Gizarte Ekintzaren Estatistikako datuetan oinarrituz 2013. Estatistika Organo Berezia. Enplegu eta Gizarte Politiken Saila. Eusko Jaurlaritza.
Azkenik, alde batera utzita bai udal gastuaren banaketa, bai gizarte zerbitzuetako zorroko hainbat zerbitzu, zentro eta programarako udalek finantzatzen duten gastuaren ehunekoa, posible da gastu horren kopuru erreala aztertzea, hau da, lurralde bakoitzean udalek biztanle bakoitzeko egiten duten gastua. Lurraldeen arteko desberdintasun nabarmenak ere badira:
- Oinarrizko gizarte zerbitzuei dagokienez, Bizkaian gastatzen den 11 euroko kopuruaren eta Gipuzkoan gastatzen den 20 euroko kopuruaren artean dago udal gastua.
- Araba lurraldeko udalek pertsona nagusientzako eguneko arreta eta egoitza zentroetan biztanle bakoitzeko egiten duten gastu altuagatik nabarmentzen da (bereziki Gasteizko Udala).
- Lehenago esan den moduan, udal gastua ezgaitasunaren esparruan oso txikia da, eta ez da biztanleko eta urteko euro batera iristen. Antzeko zerbait gertatzen da Araban, pertsona gazte eta familiei bideratutako zerbitzu eta zentroei dagokienez.
- Hurrengo taulan ikus daitekeen moduan, desberdintasun deigarrietako bat hiru lurraldeetako udalek biztanle bakoitzeko EELZn egiten duten gastu desberdina da. 22 eurokoa da Bizkaian biztanleko eta urteko, eta ia 6 eta 9 Araban eta Gipuzkoan.
16. taula
Udal gastua per capita hainbat zentro eta programatan lurralde historikoetan (2013)
Araba /Álava |
BIZKAIA |
GIPUZKOA |
GUZTIRA |
|
|
||||
Egitura |
||||
Oinarrizko gizarte zerbitzuak |
15,3 |
11,8 |
20,6 |
15,2 |
Gizarte larrialdietako zerbitzuak |
1,9 |
0,8 |
0,8 |
1,0 |
Zerbitzu tekniko espezializatuak |
11,3 |
1,9 |
0,8 |
2,9 |
Pertsona nagusientzako zentroak eta zerbitzuak |
||||
Tutoretzapeko apartamentuak |
1,9 |
0,0 |
1,9 |
0,9 |
Etxebizitza komunitarioak |
0,0 |
2,1 |
2,1 |
1,8 |
Egoitza zentroak |
29,8 |
9,2 |
9,7 |
12,3 |
Laguntza eguneko zentroak |
7,3 |
1,0 |
0,3 |
1,7 |
Gainerako nagusiak |
1,2 |
0,6 |
0,1 |
0,5 |
Ezgaitasunen bat daukaten pertsonentzako zentroak eta zerbitzuak |
||||
Egoitza zentroak |
1,2 |
0,3 |
0,0 |
0,4 |
Gainerako ezgaitasuna |
0,0 |
0,5 |
0,1 |
0,3 |
Gazte eta familientzako zerbitzuak eta zentroak |
||||
Gazte eta familientzako zerbitzuak eta zentroak |
10,3 |
0,9 |
0,8 |
2,3 |
Bazterketarako zerbitzuak eta zentroak |
||||
Egoitza zentroak eta ostatu zentroak bazterketa eta marjinazio egoeran dauden pertsonentzat |
4,2 |
0,5 |
0,6 |
1,0 |
Gaueko harrera zentroak gizarteratze premiak erantzuteko |
5,0 |
2,4 |
3,0 |
3,0 |
Eguneko zentroak gizarteratze premiak erantzuteko |
1,4 |
0,2 |
0,3 |
0,4 |
Jantoki sozialak |
3,0 |
0,6 |
0,0 |
0,8 |
Programak |
||||
Etxez etxeko laguntza |
5,8 |
22,2 |
8,8 |
15,4 |
Zaintzaileentzako laguntza |
0,8 |
0,3 |
0,0 |
0,3 |
Tratu txarrei arreta emateko zerbitzua eta SATEVI |
0,3 |
0,4 |
0,0 |
0,3 |
Familia mailako beste esku-hartze bat |
3,2 |
7,5 |
5,5 |
6,2 |
Iturria: Autoreak berak prestatutakoa, Gizarte Zerbitzuen eta Gizarte Ekintzaren Estatistikako datuetan oinarrituz 2013. Estatistika Organo Berezia. Enplegu eta Gizarte Politiken Saila. Eusko Jaurlaritza.
1.6.2.Prestazio eta zerbitzuen zorroan jaso gabeko gizarte zerbitzuetako udal gastua 2013an
Hurrengo taulan jasotako datuen arabera, gizarte zerbitzuen zorroa osatzen duten zerbitzu eta prestazioak finantzatzeko udalek bideratutako 151 milioi euroko kopuruaz gain, tokiko erakundeek beste 39 milioi euro bideratzen dituzte tradizionalki sistema horren parte gisa jo arren une honetan Gizarte Zerbitzuei buruzko Legearen Zerbitzu eta prestazioen Katalogoak jaso ez dituen zenbait programa, zerbitzu eta prestazio finantzatzeko.
Taulako datuen arabera, erantzukizun publikoko gizarte zerbitzuetatik eratorritako gastuari udalek egindako ekarpena, termino erlatiboetan, txikia zen arren (%12 eta %15 artean, gastu pribatuan kontuan hartu ala ez), Zorroari ez dagozkion zerbitzuen kasuan udal ekarpena are txikiagoa da: %4,2 Euskal Autonomia Erkidegoan; ehunekoak %8,5 (Araba) eta %3,5 (Gipuzkoa) artekoa da. Hala ere, gizarte zerbitzuetako udal gastu osoa kontuan hartuz gero, orduan zerbitzu horien garrantzia ez da horren txikia; izan ere, euskal udalek gizarte zerbitzuetan (modu zabalean ulertuta) egiten duten gastu osoaren %20 hartzen du. Biztanle bakoitzeko euro kopuruari dagokionez, urteko 18 eurokoa da; Arabako udalen ekarpen altua nabarmendu behar da, bereziki Gasteizko Udalarena.
17. taula
Gastu osoa eta udal gastua gizarte zerbitzuen katalogoak jaso gabeko zenbait zentro eta programetan lurralde historikoen arabera (2013)
Araba /Álava |
BIZKAIA |
GIPUZKOA |
GUZTIRA |
|
|
||||
Gastua guztira beste programa eta prestazio batzuetan |
133.123.114 |
517.490.571 |
309.101.627 |
959.715.312 |
Udal gastua beste programa eta prestazio batzuetan |
11.236.098 |
17.788.009 |
10.916.589 |
39.940.696 |
Udalek finantzatutako beste zerbitzu batzuen gastu osoaren % |
8,4 |
3,4 |
3,5 |
4,2 |
Udal gastu guztiaren ehunekoa, gizarte zerbitzuen nukleotik kanpoko gizarte zerbitzuetara bideratutakoa |
24,9 |
18,8 |
21,0 |
20,8 |
Gastua biztanleko gizarte zerbitzuen nukleotik kanpoko zerbitzuetan |
35,0 |
15,4 |
15,3 |
18,2 |
Iturria: Autoreak berak prestatutakoa, Gizarte Zerbitzuen eta Gizarte Ekintzaren Estatistikako datuetan oinarrituz 2013. Estatistika Organo Berezia. Enplegu eta Gizarte Politiken Saila. Eusko Jaurlaritza.
Zein dira prestazio eta zerbitzu horiek? Hurrengo taulan udalek Gizarte Zerbitzuei buruzko Legearen katalogotik kanpo egindako jarduerak eta osatzen duten per capita gastua jaso da, baita gastu horren partiden araberako banaketa ere. Hizpide dugun inkestako datuen arabera, aisialdiko zentroek (batez ere pertsona erretiratuentzako etxeak) osatzen dute partida handiena, gastuaren %27arekin. Prestazio ekonomikoek ia gastu osoaren heren bat hartzen dute, eta urteko sei euro inguru gastatzen dira biztanleko (GLL, gizarte larrialdiko laguntzak eta udal bakoitzak modu autonomoan ezarritako bestelako prestazio ekonomiko batzuk batuz gero). Kasu honetan, berriz ere Arabako kasua nabarmentzen da; izan ere, lurralde horretan biztanle bakoitzeko gastua prestazio ekonomikoetan 13 eurokoa da; Bizkaian, berriz, 3 eurokoa, eta Gipuzkoan 7 eurokoa.
18. taula
Udal gastua gizarte zerbitzuen katalogoak jaso gabeko zenbait zentro eta programetan lurralde historikoen arabera (2013)
Araba /Álava |
BIZKAIA |
GIPUZKOA |
GUZTIRA |
|
|
||||
Banaketa |
||||
Aisialdiko zentroak |
35,0 |
26,5 |
20,9 |
27,3 |
Droga mendekotasunaren prebentzio zerbitzuak |
3,5 |
11,4 |
15,4 |
10,3 |
GLL |
12,8 |
10,2 |
14,3 |
12,0 |
Gizarte premiako laguntzak |
20,6 |
7,8 |
4,6 |
10,5 |
Beste prestazio ekonomiko batzuk |
5,2 |
5,6 |
28,2 |
11,7 |
Enplegu zentro bereziak |
0,5 |
12,2 |
2,1 |
6,2 |
Laneratze zentroak baztertutako beste pertsona batzuentzat |
13,2 |
1,1 |
2,4 |
4,9 |
Beste batzuk |
9,1 |
25,2 |
12,1 |
17,1 |
Guztira |
100,0 |
100,0 |
100,0 |
100,0 |
Gastua per capita |
||||
Aisialdiko zentroak |
12,2 |
4,1 |
3,2 |
5,0 |
Droga mendekotasunaren prebentzio zerbitzuak |
1,2 |
1,8 |
2,3 |
1,9 |
GLL |
4,5 |
1,6 |
2,2 |
2,2 |
Gizarte premiako laguntzak |
7,2 |
1,2 |
0,7 |
1,9 |
Beste prestazio ekonomiko batzuk |
1,8 |
0,9 |
4,3 |
2,1 |
Enplegu zentro bereziak |
0,2 |
1,9 |
0,3 |
1,1 |
Laneratze zentroak baztertutako beste pertsona batzuentzat |
4,6 |
0,2 |
0,4 |
0,9 |
Beste batzuk |
3,2 |
3,9 |
1,9 |
3,1 |
Guztira |
35,0 |
15,4 |
15,3 |
18,2 |
Iturria: Autoreak berak prestatutakoa, Gizarte Zerbitzuen eta Gizarte Ekintzaren Estatistikako datuetan oinarrituz 2013. Estatistika Organo Berezia. Enplegu eta Gizarte Politiken Saila. Eusko Jaurlaritza.
1.6.3.Gizarte zerbitzuetako udal gastuaren bilakaera
Aurreko bi puntuetan, Gizarte Zerbitzuei buruzko Legeak definitutako Katalogoan jasotako zerbitzu eta prestazioetan zein bertan jaso ez diren programa eta zerbitzuetan euskal udalek 2013. urtean egin zuten gastua aztertu da (esan bezala, eskuragarri ditugun datu berrienak 2013. urtekoak dira). Halaber, gizarte zerbitzuetan udalek egindako gastuak urte hauetan nolako bilakaera izan duen jakitea interesgarria da, bai termino absolutuetan, bai gizarte zerbitzuen multzo osoan duen garrantzia erlatiboagatik, baita gizarte zerbitzuetan udal gastuak hartzen duen zatiari dagokionez ere, udalen gastu multzoarekin erkatuta. Datu horiek bilakaeraren ikuspuntutik aztertzerakoan, sarreran azaldu bezala, ezinezkoa da katalogo barruko eta kanpoko gizarte zerbitzuak bereiztea, eta ezinezkoa da, tamalez, prestazio bakoitzari dagokion gastua zehaztasun maila berberarekin banatzea. Horregatik, atal honetan jasotako datuak, oro har, gizarte zerbitzuei dagozkie, orokorrean, eta, zehaztasun gehiagorekin, bi programa nagusiei: oinarrizko gizarte zerbitzuak eta EELZ.
A.Gizarte zerbitzuetako udal gastuaren bilakaera
Lehenengo grafikoan gizarte zerbitzuetako udal gastuaren bilakaera jaso da, per capita eurotan, lurralde bakoitzean. Bi elementu antzeman dira: alde batetik, Euskal Autonomia Erkidego osoan, 2002 eta 2009 urteen artean gertatutako gorakada egonkorra egon izana eta, ondoren, krisialdiaren eraginez, behera egitea, azken urteko gorakada txiki batekin; hala, udalek gizarte zerbitzuetan egindako gastua 2009. eta 2013. urteen artean biztanle bakoitzeko 93 eurotik 86 eurora igaro da, uneko euroko terminoetan.
Nabarmendu beharreko bigarren elementua aztertutako aldian zehar lurralde bakoitzeko udalek egindako esfortzu desberdinari lotuta dago. Krisi garaian beherakada handiagoa izan zen Araban, baina udal gastu arabarra altuagoa izan da beti beste bi lurraldeena baino; desberdintasuna 2013. urtean ere oso garrantzitsua zen. Horren haritik, batez bestekoari dagokionez desberdintasunak txikiagoak diren arren (eta beherakada krisi garaian ere txikiagoa izan da), Gipuzkoako udalek batez bestekoaren azpiko mailari eutsi diote gizarte zerbitzuen gastuari dagokionez.
7. grafikoa.
Gizarte zerbitzuetako udal gastuaren bilakaera biztanle bakoitzeko lurralde historikoen arabera (uneko eurotan, 2002-2013)
Bilakaera hori ez dator bat foru erakundeek eta autonomia erkidegoko erakundeek azken hamar urteetan gizarte zerbitzuetan egiten duten gastuaren bilakaerarekin. Hurrengo grafikoan ikus daiteke udalek, foru aldundiek eta Eusko Jaurlaritzak gastuan urtez urte egindako aldaketa, uneko eurotan, 2002. urtetik. Grafikoaren arabera, aztertutako hamaika urteetatik zortzitan gizarte zerbitzuen gastuan urte arteko gorakada txikiena udalena izan da; izan ere, 2010., 2011. eta 2012. urteetan gastua gutxitu egin zuten aurreko urtearekin alderatuta. Aldundiek 2010ean, 2012an eta 2013an egin zuten, eta Eusko Jaurlaritzak soilik 2013an. Nolanahi ere, gizarte zerbitzuetako gastuen batez besteko urte arteko gorakada Eusko Jaurlaritzaren kasuan %10,7 izan da, aldundien kasuan %5,5 eta udalen kasuan %1,9.
8. grafikoa.
Gizarte zerbitzuen gastuaren urtez urteko aldaketa finantzaketa iturrien arabera
(uneko eurotan, 2002-2013)
Udalek gizarte zerbitzuetan egiten duten gastuaren geldialdi joera are argiago ikusten da gastu hori udalek egindako gastu arrunt guztiarekin konparatuz gero. Euskal Autonomia Erkidego osoaren datuek erakusten dutenez, 2002. urtetik gizarte zerbitzuei eusteko udalen esfortzu ekonomikoa ez da aldatu, eta gastuaren %8 ingurukoa izan da. Bestela esanda, ezin da esan (beste erakunde batzuetan gertatu bezala, gizarte zerbitzuek hartzen dituzten premien gorakada dela-eta) udalak baliabide ekonomiko gero eta gehiago bideratzen ari direnik zerbitzu hauetara. Aurreko grafikoetan bezala, honetan ere argi antzeman daiteke, bestalde, Arabako udalek esfortzu erlatibo handiagoa egiten dutela gizarte zerbitzuei eusteko (aldi horretako aurrekontuaren %11 inguru) eta, konparazioan, Gipuzkoako udalek posizio okerragoa dutela.
9. grafikoa.
Udalek gizarte zerbitzuetan egindako gastuaren pisu erlatiboaren bilakaera udal gastu arruntarekin erkatuta, lurralde historikoetan (2002-2013)
Ikuspegia berbera da udalek gizarte zerbitzuetan gastatutakoaren eta udal gastu osoaren urtez urteko gorakada aztertuz gero. Hurrengo grafikoan ikus daitekeen moduan, bi adierazleek bilakaera paraleloa izan dute serie osoan zehar. Horrenbestez, ezin da esan urte horietan udalek gizarte zerbitzuak lehenetsi dituztenik gainerako jardute eremu eta eskumenekin konparatuta. Aitzitik, gizarte zerbitzuetan izandako gastua aldatu egin da (gorantz edo beherantz) udal jarduneko gainerako eremuetara bideratutako gastua aldatu den neurri berean; hala, gizarte zerbitzuei erantzuteko beharrizanen gorakadak edo lege araudi berriak ez du eragin nabarmenik izan udal baliabide ekonomikoak esleitzerako orduan.
10. grafikoa.
Udalek gizarte zerbitzuetan gastatutakoa eta udal gastu osoan, urte arteko aldaketa
(uneko eurotan, 2002-2013)
Bilakaera hori ez dator bat Gizarte Zerbitzuetako Euskal Sisteman eskumenak dituzten beste erakunde batzuek izandako bilakaerarekin. Foru aldundien kasuan, 2002 eta 2013 artean gastua %5,5 hazi da; udalen kasuan, ostera, %1,9 igo da. Eusko Jaurlaritzari dagokionez, hemen zehaztu behar da gastu arruntean Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta ere jasota dagoela (izan ere, datuak tradizionalki Gizarte Zerbitzuen Inkestak neurtutakoa jasotzen du); hala ere, hurrengo grafikoan ikus daitekeen moduan, adierazitako aldian bikoiztu baino gehiago egin da, eta guztirako gastu arruntaren %3,3 izatetik 2007an, 2013an %7,08ra igaro zen.
11. grafikoa.
Gizarte zerbitzuetan udal gastuaren pisu erlatiboaren bilakaera udal gastu arruntaren multzoari dagokionez, eta gastu autonomikoaren pisu erlatiboa gizarte zerbitzuetan (uneko eurotan, 2002-2013)
Hori guztia argi islatzen da udalek gizarte zerbitzuetan egiten duten gastuak mailaka galdu duten pisu erlatiboan, arlo horretako gastu publikoan gizarte zerbitzuarekin erkatuta. Hain zuzen ere, hurrengo grafikoan ikusten den moduan, 2013an izandako gorakada izan ezik, udalek finantzatutako gizarte zerbitzuetako gastu publikoaren proportzioak behera egin du etengabe 2002. urtetik hiru lurraldeetan; 2002an %19 zen (155/2001 Dekretua aplikatu zen unean), eta 2013an %11,6. Beherakada antzekoa da hiru lurraldeetan, eta aztertutako gainerako adierazleetan bezala, Arabako esfortzu erlatiboa aldi osoan zehar batez bestekoaren gainetik egon da, eta Gipuzkoakoa, berriz, batez bestekoaren azpitik.
12. grafikoa.
Udalek gizarte zerbitzuetan egindako gastuaren pisu erlatiboaren bilakaera udal gastu arruntarekin erkatuta, lurralde historikoetan (2002-2013)
B.Oinarrizko gizarte zerbitzuetako udal gastuaren bilakaera eta zerbitzu horien finantzaketa
Zalantza izpirik gabe, oinarrizko gizarte zerbitzuek oinarrizko udal zerbitzuetako bat osatzen dute; izan ere, sisteman sartzeko atea dira, eta gizarte zerbitzuen sistemara sartzen diren pertsonak informatu, aztertu, orientatu eta laguntza emateko ardura daukate.
Jarraian jaso diren datuek erakusten dutenez, oinarrizko gizarte zerbitzuen finantzaketari eta gastuei dagokienez hiru elementu garrantzitsu daude: alde batetik, zerbitzu horietara bideratutako biztanleko gastuan erregistratutako beherakada, batez ere krisialdiaren garaian (lehenago aipatutako langileen murrizketari dagokiona); bigarrenik, zerbitzu horiei eusteko egindako gastuari dagokionez, lurraldeen arteko desberdintasunak daude oraindik (aurreko puntuan adierazitako arreta ratio desberdinetatik eratorritakoak); azkenik, hiru lurraldeen arteko bakoitzean finantzaketa ereduak oso desberdinak dira (2009. urteko txostenak azaldu bezala), baina egia da, halaber, harrezkero lurraldeen artean nolabaiteko elkartzea gertatu dela.
Lehenengo grafikoan oinarrizko gizarte zerbitzuen gastuaren bilakaera jaso da biztanle bakoitzeko, hiru lurralde historikoetan. Grafikoan ikusten denez, 2002 eta 2008 artean erregistratutako gastuak gora egin du, eta urte horretatik aurrera gastua murriztu egin zen, batez ere Gipuzkoan eta Araban. Gastuan nolabaiteko gorakada ere nabarmendu behar da, hiru lurraldeetan, 2012 eta 2013 artean. Nolanahi ere, uneko eurotan, 2013. urtean biztanle bakoitzeko oinarrizko gizarte zerbitzuetan egindako gastua, Euskal Autonomia Erkidego osoan, 2008. urtean erregistratutakoaren parekoa da. Beraz, horrelako zerbitzuei eusteko bideratutako gastu publikoan geldialdia egon dela esan daiteke.
13. grafikoa.
Oinarrizko gizarte zerbitzuetako gastu publikoaren bilakaera biztanle bakoitzeko lurralde historikoen arabera (2002-2013)
Gastu horren bilakaeratik harago, komenigarria da, halaber, oinarrizko gizarte zerbitzuen gastua finantzatzeko administrazioek egiten duten ekarpenaren bilakaera eta lurralde bakoitzean finantzaketa eredu desberdinak egotea aztertzea. Hurrengo grafikoko datuek agerian uzten dute hiru lurraldeetan oinarrizko gizarte zerbitzuen finantzaketa eta gastu ereduak bateratzeko joera dagoela: 2011. urtetik, udal finantzaketaren ehunekoa parekoa da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan (%80 ingurukoa) eta foru eta udal gastuari dagozkion desberdintasunak leundu egin dira, foru gastuaren murrizketa eta Araban udal gastuaren gorakadaren ondorioz.
14. grafikoa.
Udal, foru eta erkidego mailako gastuaren bilakaera biztanle bakoitzeko oinarrizko gizarte zerbitzuetan, lurralde historikoen arabera (2002-2013)
C.Udal gastuaren bilakaera EELZn eta finantzaketa
Azkenik, gastu osoaren eta Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuko udal gastuaren bilakaerak argi erakusten du zerbitzu honek zein neurritan galdu duen nagusitasuna, ustez eta teorikoki izan beharko lukeena mendekotasun edo muga funtzionalak dituzten pertsonak beraien etxean gelditu eta laguntza profesionala jasotzerantz bideratutako gizarte zerbitzuen eredu batean.
Lehenengo grafikoan EELZren gastuaren bilakaera jaso da biztanle bakoitzeko, hiru lurralde historikoetan. Datuek erakusten dutenez, zerbitzu honetara bideratutako gastu publikoaren geldialdia, edo murrizketa, 2009. urtetik gertatu da. Murrizketa bereziki nabarmena da Arabako lurralde historikoan; izan ere, bertan EELZn egindako gastu publikoa 2009tik ia erdira murriztu da (eta hala ere, hiru lurraldeen artean biztanle bakoitzeko gasturik altuena du oraindik ere).
15. grafikoa.
Gastu publikoa EELZn biztanleko: bilakaera lurralde historikoen arabera (2002-2013)
Hurrengo grafiko multzoan zerbitzu horretako udal gastuaren eta foru gastuaren bilakaera jaso da, lurralde bakoitzeko (ezkerreko ardatza, eurotan, zutabetan), baita udal finantzaketako ehunekoa ere (eskuineko ertza, ehunekotan lerroan). Grafikoek erakusten dutenez, lurralde bakoitzeko bilakaera eta Arabako beherakada handia alde batera utzita, zerbitzu horren finantzaketa eta gastuari dagozkion hiru eredu erabat desberdin daude, eta Gizarte Zerbitzuei buruzko Legea onartu izanak ez du alderdi horretan bateratzea lagundu. Hain zuzen ere, Arabako lurraldearen ezaugarri nagusia gastu altua egitea da (bereziki 2006 eta 2009 artean); Foru Aldundiak %85 finantzatzen du. Bizkaiko gastu maila pixka bat baxuagoa da, eta 2008ra arte udalek finantzatu dute %100ean; ondoren Foru Aldundiak ere parte hartu du finantzaketan, neurri txikian (%20 inguru). Gipuzkoako kasuan, gastua apur bat txikiagoa da, eta 2006tik foru finantzaketa egindako gastu publiko osoaren %70 ingurukoa da; gainerako %30a udalek hartu dute haien gain.
16. grafikoa.
Udal eta foru gastuaren biztanleko bilakaera EELZn lurralde historikoen arabera (2002-2013)